EHAA - 2007ko apirilak 10, asteartea
N.º 68 ZK.
BOPV - martes 10 de abril de 2007
8263
Oposaketak eta Lehiaketak
Oposiciones y Concursos
HERRIZAINGO SAILA 2051 EBAZPENA, 2007ko martxoaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena. Deialdi hau, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza-Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan eta aipatutako araudiari otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak egindako aldaketetan xedatutakoaren arabera egiten da. Era berean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Araupetzaileak 2006ko martxoaren 22an izandako bileran Ertzaintzaren Lanbide Karrerako Planetik sortutako Erakunde Autonomoaren Jardunetan onetsitakoa eta, ildo horretatik, Segurtasun sailburuordeak egindako eskaerak ere kontuan hartzen dira. Adierazgarria da deialdi honetan duen eragina Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, berdintasunerako eskubide hori legetestuetan formalki aitortu eta praktikan benetan aplikatua izatean aurrerapausua emanez eta, Ertzaintzaren barruan, emakumeen eta gizonen kopuruaren arteko egiturazko desberdintasun fenomenoa gutxitzeko eginbide zehatza hartuaz. Ildo horri jarraiki, berdintasunpolitiken garapenean sakontzea da asmoa. Hori guztia erdieste aldera, argi eduki behar da emakumeen eta gizonen berdintasuna, giza eskubidea ez ezik, beharrizana ere badela demokrazian sakontzeko eta euskal gizarte zuzenagoa, bilduagoa eta garatuagoa eraikitzeko. Horretan oinarriturik, zuzendari honek Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten du, honako hauek kontuan izanik:
DEIALDIAREN OINARRIAK:
DEPARTAMENTO DE INTERIOR 2051 RESOLUCIÓN de 19 de marzo de 2007, de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco, por