|
Escrito por
Txuli
el 26/05/2007
Hola me gustaria saber a que barnetegi me aconsejais que vaya para aprender muchisimo euskera, el año pasado fui al de zornotza y me gustaria no repetir tengo libre desde el 10 de julio al 28 de julio Eskerrik asko |
||
|
Citar |
Ver mensaje
|
|
Escrito por
Txuli
el 26/05/2007
Kaixo: Necesito que me aconsejeis unbarnetegi donde pueda aprender mucho euskera, el año pasado estube en zornotza y me gustaria no repetir, tengo libre los ultimos 15 dias de julio Eskerrik asko |
|
Escrito por
Ander Hurtado
el 27/05/2007
Zure maila zein den baserri batera joan zintezke, baina uste dut halakoak normalean antolatzen direla hilabete osoa igarotzeko. Apuntatzeko epea oraindik zabalik dago, halere. Nik dakidala Bizkaian gutxienez beste barnetegi bat daukazu, AEKkoa, Foruan, Gernikatik oso hurbil dago. Han hogei bat lagun egokitu ahalko dira, beraz, Zornotzakoa baino askoz txikiagoa da. (Telefono zenbakia nahi baduzu, eskadazu). Beste barnetegi ospetsu bat daukazu Gipuzkoan, Lazkaon, hain justu. Hori ere handia da, Zornotzakoa antzekoa. Halere, ez dakit zer daukazun Zornotzakoaren kontra, oso leku aproposa iruditzen baitzait hamabostaldi bat emateko. Alderdi txarrak izan ditzake, ez dizut ezetz esango, baina ikasi, ikasten da. Gainera, hango zuzendaria oso majoa da, baita konpromiso handikoa ere, eta arazoren bat azaltzen zaizun bakoitzean irtenbidea bilatzen saiatzen da. Zeuk ikusi. Ondo segi. |
|
Escrito por
Txuli
el 27/05/2007
Kaixo Ander: Nire arazoa ezkontza bat dudala 21an eta barnetegi bat etxetik gertu aurkitu behar dudala joan eta etortzeko egunero. Zornotzakoa oso ondo dago irakaslearen arabera gainera pasaden urtean joan nintzen baina Bermeon lo egitera gelditzen nintzen, ondo etortzen zitzaidan baina urte onetan ezinezkoa dut han gelditzea eta Barakaldoraino etorri behar naiz. Hiskuntza eskolako 3. Mailan nago, aste honetan oinarrizko kontrola egin dut ia nola ateratzen zaidan. Galdera bat : Ba al dakiz nola dagoen Bilboko Gabriel Aresti udan? Eskertuko nizuke informazioa eman ahal bazenidan. Beste galdera bat: Nongoa zara? Eskerrik asko agur. |
|
Escrito por
Ander Hurtado
el 28/05/2007
Kaixo Txuli, Lehenengo eta behin, zorionak eskontzagatik. Oso zoriontsua izatea opa dizut. Arrigorriagakoa naiz ni. Ezagutzen nauzu, ala? Hizkuntzaren kontua: Zure mailarekin nik oraindik ez nuke joko baserri batera. Nire ustez hori hizkuntzari azken ikutua emateko baino ez da. Beraz, ondo deritzot barnetegi batera jotzeari. Halere, pena da han barne geratzeko aukerarik ez izatea barnetegiek interesgarriena dutena baita. Etxera joan behar baduzu lo egiten, orduan bai, aproposa iruditzen zait eukaltegi batera jotzea. Gabriel Aresti, zelan dago? Badakizu, tokatzen zaizun irakaslearen arabera, beti bezala. Normalean, irakasleek udan hartzen dituzte oporrak eta irakasle gutxiago izaten da, baina, beno, Ega prestatzen ez zarenez ari, zure gustokoa izango da, seguruena, oso majoak izaten baitira. Gero beste abantaila bat dauka, trinkoak badirela, eta hori herri gutxitan eskaintzen da. Barne gelditzen bazara arratsaldez ere izango duzu klasea. Jaten da Kafe Antzokian eta arratsaldez segitzen duzu bi ordu gehiagoz. Goiza emango duzu kurtso trinkoa egiten dutenekin. Nire ustez, egunean bost ordu klase baino gehiago ematea ez da komeni, gehiegi da. Jendea arratsaldez joaten da klasera leher eginda eta denbora ez da aprobetxatzen behar bezala. Hobe duzu klasera joan ondoren zerbait gehiago egitea zure kabuz. Askoz hobeto egoten da hondartzan liburu bat irakurtzen, adibidez, edo egunkaria, edo irratia entzuten. Berdin-berdin ikasten da. Kontu honetan, bizitzan beste kontu batzuen bezalaxe, zenbat eta denbora gehiago ikasten eman, orduan eta gehiago ikasten da. Ez du zailtasun berezirik. Espero dut zure galderari erantzun izana. Segi ondo eta... Eutsi gogor Euskarari! |
|
|
Escrito por
Iratxe
el 22/06/2007
Hola, Yo hace algunos años fui a Bakaiku. Me lo pase genial y creo que aprendí mucho (aunque ya se me haya olvidado). Fui a través de un euskaltegi de Vitoria que se llama Udaberria, en Bilbo puedes ir a través de Gabriel Aresti y en Donosti no tengo ni idea. Espero haberte sido de ayuda |
|
Escrito por
Txuli
el 22/06/2007
Hola al final me he apuntado a Gabriel Aresti en Bilbao sabes que tal es?
|
|
Escrito por
Ander Hurtado De Saracho
el 23/06/2007
Ondo egin duzu. Baina kontua ez da barnetegia zein den, zure jarrera zein den baino. Orain arte ikusi dudanaren arabera azkarren ikasten dutenak, normalean, interes gehiago jartzen dutenak dira. Eta, ez ahaztu, klaseetaz aparte zerbait gehiago egin behar da. Beraz, badakizu, aprobetxa ezazu denbora lagunak egiteko. Sorte on izan! |
|
Escrito por
Anna
el 03/03/2008
"hola al final me he apuntado a Gabriel Aresti en Bilbao sabes que tal es? " por txuli (Junio 2007) Epa! Uda hau barnetegi bat joango naiz gustatzen zaio. Beno, ni bigarrena maila ikasten dut eta... Ez dut ikasten Euskal Herrian, eta nire maila baxua da... Errepikatu, ze mouz barnetegian joan duzu? ONDO DIRA? Exactamente qué has hecho? Te importaria contarme? Ando muy perdida en el tema... MILA ESKER |
|
Escrito por
Getxotar
el 30 de Abril
Kaixo. Zorionak horrelako gogoa jartzeagatik euskara ikasten. Ziur horrelako gogoa jarrita segituan ikasiko duzula. Neu irakasle nabilhemengo euskaltegi batean eta Arestiko irakasleak ezagutzen ditut eta nire ustez, Bakaikuko barnetegia oso aukera egokia: irakasle onak, giro aparta, baserri zoragarria, inguru paregabea (Urbasa inguruan)... Neu bertan ibili nintzen EGA prestatzen. Animo eta ondo segi!
|
|
Escrito por
Aek Barnetegiak
el 16 de Junio
Kaixo AEkk barnetegi batera joateko aukera asko ditu: barnetegi arrunta, txirrindulaz, oinez... Informazio gehiago www.aek.org |
|
Al escribir en el debate:
|